Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-04-16

Irakurleak Eraikitzen jardunaldiak

Apirilaren 2an ospatzen den Haur eta Gazteen Liburuaren Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak irakurketa sustatzen duten bitartekariei buruzko jardunaldiak antolatzen ditu. Aurten bigarren edizioa izan dute IRAKURLEAK ERAIKITZEN goiburu hartuta. Idazle klasikoen irakurketa nabarmendu nahiizan dute jardunaldiotan eta gaur izango dira azken saioak: 18:15ean, Klasikoak moldagaitz batzuk ote dira? (Rafael Muñoz eta Seve Calleja). 19:15ean, mahai-ingurua: Klasikoei heltzeko era berriak. Solaskideak: Beñat Arginzoniz, Angel Muro eta Asun Agiriano. Moderatzailea Ferando Juarez izango da.

Saioak Foru Liburutegian izango dira, 5. solairuan.

Aurtengo jardunaldietan, hain zuzen ere, denboran zehar iraun duten eta arte eta zientzia guztietarako eredu diren lanen irakurketa. Zeri deitzen zaio klasikoa? Gure gazteek obra klasikoak ezagutzen dituzte? Gure gustuak eta literatura ulertzeko modua aldatzen dira? Horrek badu eraginik gure irakurgaiak aukeratzean? Galdera horien inguruan egin dira saioak.