Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-04-03

Irakurketa sustatzen duten bi egitasmo saritu du IBBYk

Bi urtean behin IBBYk (International Board on Books for Young People) haurren artean irakurketa sustatzen duten bi egitasmo saritzen ditu. IBBY-Asahi Reading Promotion Award izeneko saria 2014an The Children’s Book Bank (Toronto, Kanada) eta PRAESA-rentzat (Hego Afrika) izango da.

Bi egitasmo hauek liburuak eskuratzeko aukera gutxi edo batere ez duten haurrei liburuak eskuragarri jarri eta irakurzaletasuna sustatzen laguntzen dute.

Beste hautagaiak

Aurten saria eskuratzeko beste hautagaiak hauek izan dira: 

International Book Art Festival: Back to Book, Yerevan; IBBY Armeniaren proposamena.

ATD Quart Monde: Street Libraries, International; IBBY France-n proposamena.

Room to Read, International; IBBY Germany-ren proposamena.

The Travelling Library: Knowledge Beyond, Piraeus; IBBY Greece-en proposamena.

Le Biblioteche di Antonio, Rome; IBBY Italy-ren proposamena.

Palabra en la Montaña, Tepoztlán, Morelos; IBBY Mexico-ren proposamena.

Voice Keeper Children of the Forest, Lamas; IBBY Peru-ren proposamena.

The All-Poland Tactile Book Library, Lublin; IBBY Poland-en proposamena.

The Reading Badge Crossing Boundaries to all kind of Minorities, National; IBBY Slovenia-ren proposamena.

Literacy Project, Lake Titicaca, Peru; IBBY USA-ren proposamena.

The Sullivan Literacy Center, Valdosta, GA; IBBY USA-ren proposamena.

BBVA Provincial Foundation Papagayo Program, Caracas; IBBY Venezuelaren proposamena.