Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-06-30

Irakurketa sustatzaileei zuzendutako Udako Ikastaroa

Galtzagorri Elkarteak EHU/UPV-ko Udako Ikastaroekin elkarlanean irakurketa sustatzaileei zuzenduteko ikastaroa antolatu du, gaztelaniaz: Formación práctica para animadores de lectura.

Ikastaroaren helburua, Euskadin irakurketa sustatzeko dauden egitasmoen berri ematea, esperientziak trukatzea, irakurketa sustatzeko egitasmoak abian jarri dituzten pertsonekin hartu emanetan jartzea da. Horretarako irakurketaz gozatzeko dauden proposamen zehatzak aurkeztuko dira.

Galtzagorri Elkarteko lankide eta literatura aditu nahiz sustatzaile den Itziar Zubizarretak zuzenduko du ikastaroa eta berak ere hainbat saio emango ditu. Ondoan izango ditu, Galtzagorri Elkarteko lankide eta bazkide Imanol Mercero, Patxi Zubizarreta, Juan Kruz Igerabide, Mariasun Landa eta Gurutze Aldabaldetreku.

40 orduko ikastaroa izango da, ekainaren 30ean, uztailaren 1ean, 7an eta 8an burutuko dena Donostiako Miramar jauregian.

Izena emateko epea maiatzaren 5etik 30era zabalduko da eta 100€ kostako da. Ekainaren 2tik aurrera izena ematen dutenentzat %20 garestiago izango da, 120€.

Erakunde antolatzaileek matrikula edota alojamendu bekak eskaintzen dituzte. Horiek eskatzeko epea apirilaren 30ean amaituko da. Hemen duzue horri buruzko informazio gehiago.