Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-09-03

Irakurketa Mintegian eta Liburu Gaztea Batzordean parte hartzeko izen-ematea ireki dugu

Galtzagorrin bi irakurle talde ditugu. Batetik, Irakurketa Mintegia non irakurleak hilean behin elkartzen diren Donostiako Haur Liburutegian. Euskaraz, 0-12 haurrei zuzenduta, argitaratu den guztia irakurri eta kalitate gehien duten obrak aukeratzen dituzte —irizpideak landu, iruzkinak egin eta ezagutza trukatzen dute bide batez—. 2024-2025 ikasturtean arituko den taldeko partaide izateko izen-ematea ireki dugu eta zabalik egongo da esteka honetan irailaren 13a arte. Mintegia zer den xeheago jakin nahi baduzu hemen duzu irakurleek egin duten bideoa. Taldea Imanol Mercerok eta Larraitz Idarretak gidatzen dute.

Bestetik, gaztetxoei zuzenduta (12-16 urte) euskaraz argitaratzen diren obra guztiak irakurtzen dituzte Liburu Gaztea hautaketa batzordeko kideek. Haiek ere, irizpideak zorroztu eta kalitate gehien duten lau obrak aukeratzen dituzte. Izena esteka honetan eman daiteke irailaren 20a arte

Haur eta gazte literatura gustuko baduzu, animatu! Bitartekaria bazara, animatu!