Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-03-05

Irakurketa literarioaren testuinguak hizpide

HGL Eskolan ikastaroa aurrera doa eta martxoarekin irakurketa literarioaren testuinguruak jorratzeari ekin diote. Ibon Egaña irakaslearen eskutik irakurtzeko gaitasunaren inguruko gogoeta egin dute ikasleek, baita Irakurketa Planak egiteko beharrezkoak diren ezagutzen inguruan ere. Ibon Egaña literatura-kritikaria da eta 2006tik EHUko irakaslea da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean. Azken urteotan irakurzaletasunaren sustapena eta HGL ikasgaiak irakatsi ditu Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan. Galtzagorri Elkarteko zuzendaritzako kidea da eta bertako egitasmoetan parte hartzen du kolaboratzaile gisa.

Ikastetxeetan zertarako irakurtzen da? Hori izan zen irakasleak egindako lehenengo galdera eta irakurketa mota desberdinez jabetzea eskatu zien ikasleei. Ikasteko irakurtzen da? Irakurtzen ikasteko edo literaturaz gozatzen ikasteko irakurtzen da? Eskoletan irakurzaletasuna sustatzen da edo heziketa literarioan trebatzen dira ikasleak? Ikastaroan parte hartzen ari diren ikasleak belaunaldi ezberdinetakoak dira eta, irakaslek sustatutako gogoetari esker, konturatu ziren jaso duten heziketa literarioak ikuspegi tradizionalari jarraitu diola, hau da, irizpide garaikedeetatik urrun edo gozamen artistiko-estetikotik urrun egon dela.

Jarraian, erreferentziazko literaturaz, kanonaz, aritu zen oinarrizko definizioa emanez eta adibide batzuk jarriz, EBLZ Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Eskola Literaturaren Kanonaren egitasmoa aipatu zuen eta literatura hizkuntza ikasteko baliabide izaeraren inguruan hausnarketa egiteko Xabier Etxanizen Euskal irakurleak iritzi-artikulua ekarri zuen. Ikaskide gehienen esperientziek bat egin zuten adituaren esanekin. Saioa amaitzeko taldeetan elkartu ziren eta ariketa praktiko bat egin zuten, ondoren ariketak emandakoa partekatu zuten.

Datorren astean, Mikel Ayerbe EHUko irakasle eta ikertzailea irakurzaletasunari buruz arituko da.