Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-05-15

Irakurketa klub berezia egingo dugu Literaktum jardunaldietan

Maiatzaren 3tik 14ra Donostian egiten ari diren Literaktum Hitzen Hiria jardunaldietan izango da aurten Galtzagorri Elkartea Irakurketa Klubetako Izarrak jarduerarekin.

Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan egiten den Irakurketa Klubaren antzekoa izango da, baina kasu honetan Irakurketa Klubetan erabiltzen diren liburu eta hitz-joko izarrak erabiliko ditu Lur Korta kontalari eta dinamizatzaileak.

Maiatzaren 12an, izango da, 17:30etik aurrera Alderdi Ederren. 6-8 urte bitarteko haurrentzako eta haien guraso edo hezitzaileentzat.

Ez dago aurrez izena eman beharrik, baina lekuak mugatuak izango dira.