Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-10-24

Ipuin kontalarien II. Maratoia egingo dugu urrian

Urriaren 22an Donostian burutuko dugu Ipuin Kontalarien II. Maratoia. Maratoiaren lehenengo edizioa San Telmo museoan egin genuen Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Orduan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioaren laguntza jaso genuen. Izan zuen arrakasta ikusirik, 2016an bigarren edizioa prestatu dugu, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean.

 

II. Maratoiaren baitan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian). Egitarau anitza prestatu dugu, haur, gazte eta helduak erakartzeko asmoz. Egun osoko saioetan, zuzeneko musikaz lagunduriko ipuinak, antzeztutakoak, itzal txinatarrak, belarrira xuxurlatuko poesiak.. entzun ahal izango ditugu.

 

Egitarau zehatza

 

Adin ezberdinetako haur eta gazteentzat prestatu ditugun lau saioak hauek dira:

o 11:00. Xabier Olaso. Tximeletrak airera saioa. 2-5 urteko haur eta gurasoak.

o 12:00. Bego Alabazan. Jhonny Cold Feet itzal txinatarrak. 6-9 urte.

o 16:00. Kalabazan Kultur ekimenak (Irati Astobieta, Garazi Basterretxea eta Jone Ibarretxe). Olerki xurxurlatuak. 10-14 urte.

o 17:00. Ines Bengoa. Hotzikara, gozamen erotikoaren historia. 14 urtetik aurrera.

 

Saioak doan dira, baina izena ematea gomendatzen da, saio bakoitzean lekua mugatua izango baita. Horretarako, helbide honetara idatzi behar da: haurliburutegia@donostia.eus

 

Hemen duzue 2015ean egin genuen I. Ipuin Kontalarien Maratoiko bideoa.