Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-01-20

Ilustrazioaren Bratislavako Biurtekoan parte hartzeko azken aukera

Bratislavako Biurtekoa egingo da aurten iraila eta urrian zehar. Ospe handia duen Haur eta Gazte Liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa da berau eta Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta haurrentzako Artearen 2015. ediziorako lanak aurkezteko garaia da orain.

Biurteko horretan parte hartzeko hainbat aukera dituzte ilustratzaileek. Batetik, bakarka aurkez daitezke. Baina, baita OEPLIren (Organización Española para el Libro Infantil) bidez ere, izan ere, erakunde horrek Espainiako 15 ilustratzaileren lanak aurkezteko aukera du. Horretarako aukera, Galtzagorri Elkarteko bazkide direnek baino ez dute, Galtzagorri OEPLIren parte baita. Bide hori hartu nahi dutenek lanak emailez oepli@oepli.org helbidera bidali beharko dituzte 2015ko urtarrilaren 15a baino lehen.

2015ean parte hartzeko zer egin

Hurrengo Biurtekoan OEPLIren bitartez parte hartu nahi baduzu, honakoa egin behar duzu:

1- Azken bi urteetan argitaratu dituzun liburu bat edo, gehienez, bi, aukeratu behar dituzu.

2- Liburu bakoitzetik 5 ilustrazio aukeratu behar dituzu: Azala eta lanaren adierazgarri diren beste 4.

3- Liburu bakoitzeko aukeratu dituzun 5 ilustrazio horien pdf-ak igorri behar dituzu emailez oepli@oepli.org helbidera 2015ko urtarrilaren 15a baino lehen. Izan ere, aurten, modu digitalean egingo dugu hautaketa.

4- OEPLIn jasotzen diren lan guztien artean, Espainiako Estatuko 15 ilustratzaileren lanak aukeratuko dira (tartean zuenak) Bratislavako Biurtekora bidaltzeko.

Euskal ordezkaritza 2013an

Bratislavako Biurtekoan, nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte. Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa honetan nazioarteko epaimahai batek honako sariak ematen ditu: GRAN PRIX bat (3.000 $), 5 URREZKO SAGAR (Bakoitza 1.500 $ eko balioarekin) eta 5 Plaka (bakoitza 1.000 $koa).

2013an guztira lau euskal ilutratzaileren lanak eraman zituen OEPLIk Bratislavara. Hain zuzen ere, Iraia Okinaren Ilargia esnatu da (Elkar), Iban Barrenetxea El cuento del carpintero (A buen Paso) eta Blancanieves (Nórdica Libros) liburuekin, Elena Odriozolaren Eguberria (Nerea) eta Maite Gurrutxagaren Amattoren uzta (Alberdania, Erein, Igela).

2011ko edizioan, lehen aipatu dugun, plaka horietako bat Galtzagorri Elkarteko bazkide den Iban Barrenetxeak eskuratu zuen, Bombástica Naturalis (A buen Buen Paso, 2012) liburuarengatik. Asun Balzolarekin batera Barrenetxea da Bratislavako Biurtekoak saritu duen bigarren euskal ilustratzailea. Balzolak Urrezko Sagarra jaso zuen 1985ean, Bernardo Atxagak idatzi eta berak ilustratutako Txitoen istorioa liburuarekin.