Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-10-23

Ilustratzailearen Txokotik Ilustratzaileen Enkantera

Marraz(i)Oak erakusketa amaitu da Aieteko Ilustratzaileen Txokoan. Orain han dauden zenbait artelan enkantera aterako dira. Igande honetan (urriak 25), 11:00etan Donostiako Gros auzoan dagoen Arteko arte-galerian izango da, Metrokoadroka Sormen Laborategiak aurkeztuta ILUSTRATZAILEEN ENKANTE DRAMATIZATUA, Galtzagorri Elkartearen urteurrena dela eta. Helburu solidarioa izango du enkanteak: Italiako Lanpedusa uhartean "Silent Books" egitasmora bideratuko da bertan bildutako dirua. IBBY-Italia erakundearen egitasmo horrekin, besteak beste, Lanpedusako haurrentzako liburutegia sortu eta album mutuz hornitu nahi da, Lanpedusa uharteko eta bertara iristen diren haur etorkin eta errefuxiatuentzako liburuz betetako gunea ostau nahi da, hain zuzen. 

Enkantera aterako diren lanen egileak

Marraz(i)Oak Topaketetan modu batera nahiz bestera parte hartu duten ilustratzaileei eskatu diegu laguntza ekimen solidario honetarako. Honako artistak izan dira euren artelan bat donatu dutenak: Aitziber Alonso, Miate Azkargorta, Ainara Azpiazu "Axpi", Ignasi Blanch, Idoia Beratarbide, Miate Caballero, Harkaitz Cano, Begoña Durruty, Unai Fernandez, Maite Gurrutxaga, Iñaki Martiarena "Mattin", Lorena Martinez, Josean Morlesin, Elena Odriozola, Nagore Txintxurreta eta Araitz Urbeltz.

Artista horien lanen bat eskuratu nahi duzu? Ba, zatoz eta E(RA)MAN ZURE ALEA!!

Sarrera irekia eta doakoa izango da.