Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-05-01

Ilustratzailearen Txokoari buruzko bideoa

Ilustratzailearen Txokoa egitasmoa 2012an jarri zuten martxan Donostia Kulturak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean. Ilustratzaileen lana ezagutzera emateko helburua du batez ere egitasmo honek.

Txoko berezi bat da Ilustratzaileen Txokoa, non kartoiz egindako armairu batzuetan ilustratzaileak ipuinetarako egindako ilustrazioez gain, ilustratutako liburuak, objektuak, eskulturak, bitxiak eta abar jartzen diren ikusgai.

Donostia Kulturak sortu duen bideo honetan duzue Ilustratzailearen Txokoaren azalpena. Baita parte hartu duten ilustratzaileen nahiz Galtzagorriko lehendakari den Aitziber Alonso ilustratzailearen hitzak ere. Ikusi eta gozatu:

 
 

Ilustratzailearen Txokoa (Aiete Kultur Etxea) from Donostia Kultura on Vimeo.