Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-10-21

Ilustrarte Biurtekoan parte hartzeko azken eguna urriaren 31

Urriaren 31n amaituko da ILUSTRARTE 2014 Haurrentzako Ilustrazio Lanen VI Biurtekoan parte hartzeko lanak entregatzeko epea. Parte hartzeko 3 ilustrazio bidali behar dira; argitaratuak edo argitaratu gabeak izan daitezke. Aurreko edizioan, 2012an, munduko 65 herrialdetako 1.600 ilustratzailek hartu zuten parte.

Ohi bezala, jasotako lan guztien artetik 50 ilustratzaile hautatuko ditu epaimahaiak Ilustrarte erakusketarako. Berau 2014ko urtarriletik apirilera egingo da. Horrez gain, guztien artean onena ere hautatuko dute, irabazle bakarra izango da eta saria 5.000 eurokoa izango da.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.ilustrarte.net web gunean.