Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-03-05

Ikusi Mikusi azokaren prentsaurrekoa egingo dugu

Apirilaren 3an eta 4an, Saran, Lapurdin, IKUSI MIKUSI, euskara hutsean izango den lehenengo Haur eta Gazte Literatura Azoka egingo dugu. Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatu dugu. Martxoaren 9an, astelehenarekin, 11:30etan, prentsaurrekoa egingo dugu Donostian, Udal Liburutegiko Sotoan. Martxoaren 12an Baionan izango da azokaren aurkezpena.

Euskal Herrian egingo den lehenengo euskal Haur eta Gazte Literatura Azoka izango da. Apirilaren 3an Eskolen Eguna izango dugu eta 4an Familien Eguna. Bidasoaren bi aldeak lotu nahi ditugu, haurrak ardatz izango dituen egitasmoan. Euskal Herri osoko ikasleak, profesionalak, irakasleak, argitaletxeak, ilustratzaileak, idazleak, ipuin kontatzaileak, aktoreak, liburu saltzaileak, liburuzainak eta familiak bildu nahi ditugu. IKUSI MIKUSIren muina euskaraz haurrentzat nahiz gazteentzat idatzitako liburuak izango dira.

Prestatu dugun egitarau oparoaren berri emango dugu prentsaurrekoan; bertan Galtzagorriko, Kiribileko eta Pamielako ordezkariak izango gara.