Saran egin dugu Ikusi Mikusi euskal haur eta gazte liburuaren bigarren azoka eta pozarren itzuli gara. Eskolen Egunean, ostiralean, 1.200 haur inguru ibili ziren antolatutako tailerretan eta ikuskizunetan, zoragarria izan zen. Xabier Olaso poetak kantuan eta dantzan jarri zituen, Dejabu konpainiako aktoreei ahoa zabal-zabal entzun zieten, Pello Añorga eta Jokin Mitxelena, Maite Gurrutxaga eta Patxi Zubizarreta... Hamaika aukera izan zituzten bertaratu ziren ikasleek eta denekin gozatu zuten, irakasleek ere bai. Familien Eguna izan zen larunbatean eta berdin, Sara bete zuten bisitariek.
Kiribil konpainia, Pamiela argitaletxea eta Galtzagorri Elkartea elkarlanean aritu dira jo ta su azoka antolatzen eta, lanak lan, emaitzak asebeteta utzi gaitu eta hurrengo edizioaren bideari ekiteko gogotsu. Eskerrik asko Sarara joan zineten guztioi.