Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-08-25

IBBYren Nazioarteko Kongresurako izen-emate epea zabaldu dute

Dagoeneko, zabalik dago Aukland-en (Zelanda Berria) egingo den IBBYren Nazioarteko 35. Kongresuan aurkezpenak egiteko izena-emate epea; irailaren 30a da lanak aurkezteko azken eguna. Kongresua 2016ko abuztuaren 18tik 21era egingo da "Literature in a multi -literate world" lelopean.

Bestalde, kongresuan parte-hartzeko aurrez izena emateko epea 2015eko irailaren 1etik 2016ko martxoaren 31 artekoa izango da. Ohiko izen-ematea, berriz, 2016eko apirilaren 1etik ekainaren 30era egin ahal izango da. Izena emateko azken aukera, ekainaren 1ean zabalduko da.

Kongresuan landuko den gai nagusia honakoa da: "Literatura, literatur-aniztasuneko mundu batean: gazteen bizitzarako gai garrantzitsuen bila". Gai horren barruan sartzen dira honako azpi-gaiak:

- Literatura global, lokal eta indigena

- Literatura-forma eta -formatu anitzak

- Irakurleak tartean sartzea

Informazio gehiago: http://ibbycongress2016.org

Kontaktua: ibbycongress2016@tcc.co.nz