Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-03-07

IBBYren 33. biltzarra Londonen

"Crossing Boundaries: Translations and Migration" lelopean egingo da aurten IBBYren 33. biltzarra, abuztuaren 23tik 26ra, Londonen (Erresuma Batua).

Haur eta gazteei zuzendutako liburuak mugak zeharkatu eta herrialde nahiz kultura desberdinetara nola iristen diren aztertuko da bertan. Londonen izaera kultur anitzarekin bat datorren gaia hautatu dute aurten. Izan ere, norbaitek emigratzen duenean, berekin eramaten ditu bere kultura, tradizioa eta istorioak (belaunaldiz belaunaldi jasotakoak nahiz sortu berriak), eta London bezalako hiriek horiek guztiak biltzen dituzte.

Hain zuzen ere, biltzar honetan globalizazioa, testu elebidunak, kultur trukaketak eta itzulpengintzaren artea landuko dira, haur literaturak esparru horietan guztietan zein bilakaera duen aztertuz.

Halaber, biltzarrarekin batera egingo dira, IBBYren Batzar Orokorra eta IBBYren Ohorezko Zerrendaren aurkezpena. Baita IBBY Asahi Reading Promotion Saria eta Hans Christian Andersen Saria ere.

Izen-emate epea, dagoeneko, zabalik da eta uztailaren 31n amaituko da. Informazio gehiago eta izen-emate orria ondoko lotuneetan dituzue:  http://www.ibbycongress2012.org/register.php

http://www.ibbycongress2012.org/iregister.php