Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-06-15

Hilaren 15a da Marraz(i)Oak V-erako eskaerak aurkezteko azken eguna

Marraz(i)Oak V topaketetan parte hartzeko eskaerak ekainaren 15a baino lehen bidali behar dira Galtzagorri Elkartera: Zemoria 25, behea. 20013 Donostia. Aurten Harkaitz Cano idazle eta gidoilariak eta Ignasi Blanch ilustratzaileak gidatuko dituzte topaketak. Irailaren 16tik 19ra egingo dira Artelekun, Donostian. Album mutua izango da Marraz(i)Oak V topaketen funtsa. “Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra” lelopean egingo dira aurtengo Topaketak