Juan Karlos Alonso psikologoa HGL eskolan ikastaroaren hirugarren saion haur literaturaren ahalmen psikologikoaz mintzatu da. Izan ere, eskarmentu handia du haur eta nerabeen garapen psikologikoan haur eta gazte literaturak duen ekarpenen azterketan, are gehiago, 25 urte baino gehiago dira gurasoekin eta irakasleekin prestakuntza arloan lanean ari dela.
Haur literaturak oso ondo konektatzen du haurrekin, haiengandik hurbilago dagoelako; beren fantasiatik, beren sentimenduetatik, beren nahietatik eta beren errealitatea ulertzeko eta sentitzeko eratik. Haur literaturak identifikazioa ahalbidetzen du, haurren beldurrak, gatazkak eta kezkak pertsonaia edo egoera desberdinetan jartzen ditu eta enpatia, sormena eta irudimena garatzen ditu.
Ipuin klasikoen sinbologiaz ere aritu zen Alonso, ipuinok barruko gatazka existentzialei aurre egiten dieten neurrian. Saioaren amaieran bi zeregin interesgarri eman zien aukeran. Batetik, ezagutzen duten ipuin edo liburu labur bat aukeratu eta horrek haurrari egin diezaiokeen eragin psikologiko edo/eta emozionala adierazi. Bestetik, beren haurtzaro edo gaztaroko urteetan, bereziki eragin zien ipuina zein den esatea eta eragin horren zergatia adieraztea.
Gozamena izan zen Juan Carlos aukeratutako haur liburuen berri izatea.
Hurrengo astean Paula Casaresek Euskal Herriko egoera linguistikoa eta hezkuntza-egoera anitzak aletuko ditu Irakurketa Literarioen inguruko bigarren blokeari hasiera emateko.