Aurrera doa Galzagorri Elkarteak eta Hizkuntzaren eta Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagunduta, antolatu duten EHGL Eskolan ikastaro osagarria aurrera doa. Hirugarren ekitaldia egin dugu jada, eta lehenengo blokeari amaiera eman diogu. Hain zuzen, EHGLaren testuinguruan euskal literatura sistemaz aritu ziren hirugarren jardunaldian.
Literatura sistema zer den eta haren hanka bakoitza zerrendatu ondoren, euskal HGLren unibertsora ekarri zuen gaia Galtzagorriko adituak: kontsumitzaileak, ekoizleak, merkatua, testuingurua, instituzioa eta produktua. Horiek literatura sistema baten hankak. Galtzagorri Elkartearen berri eman zuen, erakundeen parte gisa, eta ondoren euskal HGLri lotutako datuak eman zituen. Zenbat gara? Zein da ekoizpena? Non daude hutsuneak? Indarguneak? Produktu, hau da, liburu formatu ezberdinak erakutsi zituen. Aldizkariak, gidak eta euskal HGL sistema ezagutzeko erreminta ugari eman zituen adituak. Bide batez, autoekoizpena, kritika sistema, sariak, liburudendak eta deskribapena osatzeko elementu guztiak aletu zituen.
Saioa amaitzeko liburuak banatu zituen ikasleen artean eta edukiari erreparatzea baino, literatura sistemari buruz ale bakoitzak iradokitzen zuena adierazteko eskatu zien. Ikasleek euskal haur eta gazte literatura sistema irudikatuko duen abezedario bat egin beharko dute datorren asterako.
EHGLren definizioa, historia eta egungo egoera jorratu dugu lehenengo blokean. Hurrengo ostegunean bigarren blokeari hasiera emango dio Ibon Egaña irakasleak. Bloke berriaren gaia honakoa da: Irakurketa literarioaren testuinguruak: gizarte elebidunean irakurtzea eta irakurketaren lekua ikastetxean.