Haur- eta gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren hirugarren edizioan izena emateko epea zabaldu dugu eta abenduaren 3ra arte egin ahalko duzu aurrematrikula.
Eskola munduan lanean ari bazara, sortzailea edo editorea bazara edo HGLa interesekoa baduzu eta esploratzeko gogoa baduzu, ez galdu aukera, eman izena!
Bost bloketan banatutako ikasgaiak, euskal haur eta gazte literaturaren historia eta sistematik hasi eta generoz genero egindako bidaiara arte.
Bloke bakoitzeko lan bat, bost lan ikastaro osoan.
EHUk homologatutakoa da.
Puntako euskal adituak eta arituak gidari.
Ikastaroa Galtzagorri Elkarteak eta EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu dugu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin.
Ikastaroa 2022ko urtarrilaren 12an abiatu eta maiatzaren 4an amaituko da. Asteazkenero egingo dugu, 17:00etatik 20:00etara Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.
IKASTAROAREN XEDEA: Ikastaroak irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko helburua du, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko helburua dauka. Bidenabar, maisu-maistrez gain, sortzaileak, editoreak eta haur eta gazte literaturarekiko interesa duen edonoren kultura literarioa elikatzeko pentsatua dago.
Ikastaroaren programa atxikita duzu.
Horretarako inprimaki hau bete beharko duzu eta nor zaren azaltzen duen aurkezpen-gutun bat idatzi, 10 lerrokoa gehienez.
Abenduaren 10ean ikastaroan onartuta izan zaretenoi jakinarazpena bidaliko dizuegu. Matrikula egiteko epea abenduaren 10etik 16ra zabalik egongo da.
Prezioak honakoak dira:
- Ikasleak eta langabetuak: 50 euro
- Galtzagorriko bazkideak: 100 euro
- Gainontzekoak: 150 euro.
Haur eta gazte literaturaren gaineko trebakuntza eta jakintza bildu nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta eman izena!