Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-12-10

Helduentzako saioak sortu ditugu "Itsaspeko bihotzak" aretoan

"Itsaspeko bihotzak", hezkidetza eta literatura uztartzen dituen areto literarioa, Hernanin izango da azaroaren 27a arte. Aretoa ezagutzeko goizez saio gidatuak egiten dira herriko ikastetxeetako 8-11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Arratsaldez, berriz, saio gidaturik gabe zabalik egoten da herritarrentzat. Baina Hernanin helduentzako bi saio berezi eta gurasoentzat eta euren haurrentzat (5 urtetik gorakoak) beste bi saio egin dira.

Saioek harrera ezin hobea izan dute eta hemendik aurrera, areto literario hau hartzen duten herriei ere helduentzako saioen eskaintza egingo zaie.

Haur eta Gazte Literaturaren bidez, genero berdintasuna lantzen duen areto hau Galtzagorri Elkarteak sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Eta tokian tokiko Udalen laguntzarekin ikusi ahal izango da hainbat herritan. Oraingoz, Arrasaten eta Hernanin izan da, eta abenduaren lehen bi asteetan Donostian izango da, Donostia 2016ren egoitzan.

Informazio zabalagoa eskuratu nahi duena jar dadila harremanetan Galtzagorri Elkartearekin (galtzagorri@galtzagorri.eus edo 943471487 telefonoan).