Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-11-26

"Haurren irakurtzeko zaletasuna, irakasleak konplize" ikastaroa eskainiko du Galtzagorrik Nafarroako LHko irakasleentzat

Hiru astez luzatuko den ikastaroa izango da "Haurren irakurtzeko zaletasuna, irakasleak konplize" izenekoa. Aste honetan hasita, saio bana jasoko dute ikastaro honetan izena eman duten Nafarroako irakasleek. Galtzagorriko kide ezberdinek gidatuko dute ikastaroa, landuko diren gai zehatzak hauek izango direlarik:

 

 

 

 

-Azaroak 9an, Imanol Mercerok, Galtzagorri Elkarteko Liburuen Altxorra egitasmoaren gidari eta Irakurketa Mintegiko koordinatzaileak "Bost ohar Haur eta Gazte Literaturaren inguruan" saioa eskainiko du; ondoren, Juan Carlos Alonso psikologoaHaur Literaturak haurraren garapenean duen garrantziaz mintzatuko da. Alonsok urteak daramatza Haur Literaturak haurren garapen afektibo, emozional eta intelektualean duen eraginaren inguruko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen. Galtzagorri Elkartearen Bularretik Mintzora egitasmoaren ebaluazioaren arduradun ere bada.

 

-Azaroak 16an, asteazkenarekin, Oihana Etxegibel Galtzagorri Elkarteko Bularretik MIntzora egitasmoaren zuzendari eta Liburu Ibiltariak egitasmoaren gidariak Euskal Haur Literaturako ezinbezteko izenburuak izango ditu hizpide eta horiekin irakurtzeko zaletasuna sustatzeko landu daitezkeen dinamika zehatzak azalduko ditu.

 

-Eta azken saioan, azaroaren 23an, Imanol Mercerok Euskal Haur Literaturaren historiaren errepasoa egingo du. Ibilbide horretan ezinbestekoak diren autore eta ilustratzaileen obrak eta hauekin landu daitezkeen dinamikak gogora ekarriz.

 

Guztira, 31 irakaslek jasoko dute Galtzagorri Elkarteak Nafarroako Hezkuntza Saileko Euskararen Sustapen eta Didaktika departamenduaren laguntzarekin bideratu duen formazio hau. Saio guztiak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira eta Uharteko EIBZ zentroan gauzatuko dira.

  

Ikastaro honekin, bi dira aurtengo ikasturtean Galtzagorri Elkarteak Nafarroako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan gauzatu dituen irakasleentzako formazio ikastaroak. DBHko irakasleentzako "Gazteen irakurtzeko zaletasuna, teknologia lagun" izeneko ikastaroaren azken saioa azaroaren 10ean eskainiko du Lore Agirrezabalek, Galtzagorri Elkarteko Liburu Gaztea book trailer lehiaketako eta Galdakaoko Booktube lehiaketako koordinatzaileak.