Hemeroteka


Elkarbanatu
2012-04-03

Haur literaturari buruzko bigarren ikerketa kaleratu du Iņaki Zubeldiak

Euskal haur eta gazte literaturari buruzko hainbat "zertzelada" bildu ditu Iñaki Zubeldia idazleak argitaratu berri duen "Haur Literatura Aztergai 2" liburuan. 2006an argitaratu zuen "Haur Literatura aztergai" liburuaren jarraipena da, eta, bertan, haur literatura, idazlearen ofizioa, liburutegien garrantzia, literatura bultzatzeko bide berriak eta abar aztertzen dira. Horrez gain, zenbait gogoeta, elkarrizketa eta iritzi kritiko ere eskaintzen ditu liburuak.

Egilearen hitzetan, "ez da haur literaturari buruzko tratadu bat" edo azterketa sakon bat. Liburu horretan euskal haur literaturari buruzko gogoetarako zertzelada batzuk bildu nahi izan ditu Zubeldiak: autore batzuen lanaren azterketa eta haiei egindako elkarrizketak, gaztetxoen liburu bat film bihurtua, literaturari buruzko gogoeta eta eztabaida, haur eta gazte literaturako ikertzaile baten lana, liburutegien eta liburuzainen lanaren balioa, literatur bidaiak nola egin eta zertarako…

Ondoko ataletan banatu du liburua


- Joxantonio Ormazabal. In memoriam.

- Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren bilakaera

- Zer da literatura? Zer daukagu Haur Literaturaren kontra?

- Honela idazten dut liburu bat: Bernardo Atxaga

- Aitor Arana: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.

- Seve Calleja: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.

- Ana Urkiza: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.

- Iñaki Friera: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.

- Fernando Morillo: biografia, bibliografia, azterketa literarioa eta iritzia, elkarrizketa.

- Literaturbideak

- Haur liburutegien garrantzia

- Nimen uhartea. Liburu bikain batetik film eder bat