Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-04-02

Haur Liburutegien Nazioarteko Igo Biltzarra Indian

Haur bibliotekariak, irakasleak, sortzaileak, editoreak eta haurren edo haur liburuen alorrean interesa duen edonori bideratuta dago Biltzar hau.  2010eko otsailaren 4tik 6ra bitartean bertan landuko diren gaiak, besteak beste, lau multzotan bana ditzakegu:

 

-Haurrentzako Liburutegien garapena: Liburutegi publikoak, GKE-en liburutegiak, Eskola liburutegiak, etxeko liburutegiak edota Haur berezientzako liburutegiak...

 

-Material egokia Haur Liburutegietarako: autoreen, itzultzaileen, ilustratzaileen eta editoreen funtzioa

 

-Haur Liburutegiko zerbitzuak: liburutegi mugikorrak, bibliotekariaren rola, liburutegi sareak, liburu hautaketak...

 

-Haur Liburutegiak Gizartearen aldaketaren katalizatzaile gisa: liburutegiak liburutegiak ez dauden lekuan, jarrera aldaketak...

 

-Mugarik Gabeko Haur Liburutegiak: Liburutegi Digitalak irakurzaletasuna sustatzeko, Zubiak eraikitzeko Liburu Kultura...

 

AWIC erakundeak duen Haur Liburutegien Proiektuak 25 urte daramatza funtzionatzen. Eta, besteak beste, IBBY- Asahi Reading Promotion Sari handia jaso zuen 1991n. Hain zuzen, Biltzar honetan, orain arte sari hau irabazi duten irakurzaletasuna sustatzeko proiektuetako kideek parte hartuko dute. Asahi sariak baldintza zailetan irakurzaletasuna sustatzen asmatu duten proiektuak saritzen ditu.

Biltzarraren baitan, mundu mailan Haur Liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko egiten diren proiektuen tailer praktikoak ere antolatu dira.

 

Martxoak 31 baino lehen

AWIC Erakundea 1981ean sortu zen. Haur Literatura sustatu eta garatzeko borondatezko erakundea da, eta haurrak eta liburuak elkartu eta hauen irakurzaletasuna sustatzeko helburuz egiten du lan.

Biltzar honetan parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen izena ematen badute, 300 euro ordainduko dituzte. Hortik aurrera, 350 euro ordaindu beharko dituzte.

Komunikazioak ere aurkez daitezke. Lehenxeago aipatu ditugun gai horien ingurukoak izan behar dute. Komunikazio bat prestatu nahi duenak beraz, 150-200 hitz  dituen laburpen bat bidali behar du martxoaren 31 baino lehen.

 

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak  www.awic.in-en aurkituko du. Zalantzaren bat argitzekotan, awicbooks@yahoo.com helbidera idatz dezakezue.