Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-04-02

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da

Haur liburuaren nazioarteko eguna da gaur!

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.

Aurten Esloveniakoek egin dute, Peter Svetina-k idatzi eta Damijan Stepancic-ek Ilustratua. Itzulpena Iñaki Mendigurenek egin du.

Hemen aurtengo MEZUA eta KARTELA