Gonagorri podcastaren atal berria egin dugu.
Non dago gaiztoa? Pello Añorgarekin haur eta gazte literaturako gaiztoez, itzalez eta ilunaz mintzatu gara. Iluntasunak betetzen duen funtzioaz, ontasun/gaiztakeria binomioaren alderdi moralaz eta itzalaren azalpen psikologikoaz. Hori guztia Añorgaren bibliografian barrena ibilbide bat eginda ekarri dugu.
Kontaketa Nerea Ariznabarretak egin du eta gomendioa Lore Agirrezabalek.
Ez galdu!