Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak ikastaroa sortu dugu eta izena emateko aukera duzu jada, hain justu izen-ematea abenduaren 2a arte zabalik egongo da. Ikastaroa ez dugu ezerezetik asmatu, Haur eta gazte literatura eskolan egin dugu bost ediziotan zehar eta harekin ikasitako guztiarekin gatoz. EHUko Hizkuntzaren eta Didaktikaren Saialrekin elkarlanean arituko gara ikastaro berrian ere bai. Miriam Luki Albisua (Galtzagorri elkartea) eta Alex Gurrutxaga Muxika (EHU) izango dira arduradun pedagogikoak. Ikastaroa Donostiako Campusean egingo dugu urtarrilaren 8tik apirilaren 9a arte, astezken arratsaldero (17:00-20:00) hamabost saio egingo ditugu. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren homologazioa dauka eta 65 kredituko balioa. Hemen duzue programa osoa.
Ikastaroaren ardatza bitartekaritza da, bitartekaritzaren praktikak. Haurraren eta gaztearen eta literaturaren arteko bitartekaritzan ari zaretenei zuzendutako ikastaroa da —irakasle, bibliotekari, ipuin kontalari, idazle, ilustratzaile, aktore, guraso…—. Bitartekaritza zer den, ikuspuntu psikoafektibotik begiratuta nola izan gaitezkeen bitartekari, argitaletxeen bitartekari rola, bitartekaritzaren espazioak —eskola, eskola liburutegia eta liburutegia—, sortzaileak bitartekari —ipuin klasikoak, ahozkotasuna, antzerkia, narratiba, poesia, albuma eta komikiak sortzen dituzten autoreak etorriko dira— eta, amaitzeko, bitartekaritzaren praktikak jorratuko ditugu.