Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-02-25

Haur eta Gazte Liburuaren Kataluniako Saloia apirilean

Urtero bezala, Haur eta Gazte Liburuaren Saloia egingo da apirilaren 17tik 30era Mollerussan. Haurrei eta gazteei zuzendutako 4.500 liburu baino gehiago, ilustrazio erakusketak, lantegiak, egileekin topaketak, kontaketa saioak...

Bertan parte hartu nahi duten argitaletxeek otsailaren 22ra arteko epea dute izena emateko.

Horrez gain, Haur eta Gazte Literaturarekin zerikusia duten bestelako ekimenak burutu nahi dituzten egile edo sortzaileek martxoaren 7a dute proposamenak aurkezteko azken eguna.

Informazio gehiago eta harremanetarako: clijcat@clijcat.cat edo 934 874 525.