Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-03-31

Haur eta Gazte Liburuaren Egunerako lehiaketa

Apirilaren 2an HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu guztian Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. OEPLIk (Haur Liburuarentzako Espainiako Erakundeak), bere lau atalekin batera –Galtzagorri Elkartea, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, Consell Catalá del Llibre per a Infants i Joves (ClijCAT) eta Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil (Galix)–, urtero legez, ahalik eta herri gehienetan ospatu nahi du egun hori.

Halaber, IBBYren bitartez mundu zabalean hedatuko den kartela eta mezua zabaldu nahi ditugu. Aurten "Munduko haurrei gutuna" goiburu duen kartela sortu dute Irlandako Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharke ilustratzaileak.

Tokian tokian hainbat jarduera antolatuko dira ohi bezala, baina Galtzagorri Elkarteak lehiaketa berezi bat ere jarri du abian: “Gonbidatu Hans Christian Andersen …-ra”, postal lehiaketa.

Urtero legez, ahalik eta herri gehienetan ospatu nahi dugu egun hori, horregatik OEPLItik ikastetxe eta liburutegi guztiei aurtengo mezua eta kartela zabaltzeko eskatzen zaie. Behean, material osagarri moduan daukazue atxikita edo helbide honetan deskarga dezakezue: https://www.hightail.com/download/elNLNWNqTStENlJ2Zk1UQw

Lehiaketa

Tokian tokian hainbat jarduera antolatuko dira ohi bezala, baina Galtzagorri Elkarteak lehiaketa berezi bat ere jarri du abian: “Gonbidatu Hans Christian Andersen …-ra”, postal lehiaketa.

Honakoa proposatzen dugu: postal bat egitea bizi garen herriko txoko bat, gune bat, monumenturen bat, eskulturaren bat, paisaiaren bat… irudikatuko duena, eta horrekin batera, testu labur bat idaztea berriz etortzeko gonbidapena eginez eta leku hori zergatik aukeratu dugun azalduz.

Izan ere, Hans Christian Andersenen oroitzapenetan jasota dagoenez, idazlea gure lurraldearekin maiteminduta zegoen, eta bisitan izan zen duela ehun urte baino gehiago. Baina garai hartan lurralde hau oraingoaren oso-oso desberdina zenez, orain nolakoa den erakustea da lehiaketaren xedea.

Lanak apirilaren 2a baino lehen bidali behar dira Galtzagorri Elkartera (Zemoria, 25 Behea. 20013 Donostia).

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, sariak eta informazio gehiago atxikitako material osagarrian aurkituko dituzu, behean.