Apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta urtero bezala, Euskal Herriko hainbat udal liburutegik egin dute bat egun honetako ospakizunekin.
Egun honen harira, hainbat jarduera antolatzeaz gain, Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko kartela eta mezua zabaltzeaz ere arduratuko dira. Aurten, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako IBBYren Brasilgo atalak prestatu ditu kartela eta mezua. Karteleko irudia Ziraldo ilustratzaile brasildarrarena da eta mezua ("Behin batean") Luciana Sardroni idazlearena.
Ipuin kontaketak, ilustrazio tailerrak eta beste hainbat ekimen antolatu dira egun honen aitzakian eta asko dira OEPLIren bitartez Galtzagorri Elkarteak antolatu duen "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketarako deialdia zabaldu dutenak eta parte hartzeko konpromisoa agertu dutenak.
Honakoak atxiki dira aurtengo ospakizunera OEPLIren deiari jarrituz:
GIPUZKOA:
Andoaingo Udal Liburutegia: "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketarako deialdia zabaldu dute erabiltzaileen artean.
Astigarragako Udal Liburutegia: Zurrunka antzerki taldearen "Iraungorriko Marimi" itzal tailerra antolatu dute apirilaren 7rako. 18:00etan izango da.
Eibarko Juan San Martin Liburutegia: "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketarako deialdia zabaldu dute erabiltzaileen artean. "Isilka misilka, la guardiana del silencio" saioa Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik.
Itsasondoko Udal Liburutegia: "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketarako deialdia zabaldu dute erabiltzaileen artean. "Liburu bat sorpresa bat" kanpaina egingo dute apirilaren 8an
Olaberriako Udal Liburutegia: "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketarako deialdia zabaldu dute erabiltzaileen artean eta harrera oso ona izan du.
BIZKAIA:
- Iurretako Biblioteka: Ilustrazio tailerra antolatu dute Lehen Hezkuntzako ikasleen artean eta herriko idazle baten olerkiak hartuta liburu erraldoi bat ilustratu eta sortu dute. Apirilaren 8an Oihana Etxegibel kontalariaren saioa izango dute.
- Markina-Xemeingo Herri Biblioteka: Gurasoen Elkartearekin elkarlanean, apirilaren 1ean, 16:30ean, "Ipuinen lapikoa" kontaketa saioa izango dute Izaskun Mujikaren eskutik.
NAFARROA:
- Cascanteko Udal Liburutegia: ipuin kontaketa saioa eta "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.
- Tafallako Udal Liburutegia: Cristina Rodriguez idazlearen bisita izango dute eta Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko mezua irakurriko dute.
- Leitzako Udal Liburutegia: apirilaren 6an, Lehen Hezkuntzako haurrek Luciana Sardroniren mezua irakurriko dute eta gero ipuin kontaketa saioa izango dute Liburutegian.
- Iruñeako Civican: "H.C. Andersen y los otros Andersen" jarduera egingo da martxoaren 29tik 31ra. Irakurketa sustatzeko helburuarekin Andersenen bizitza eta obra ezagutzeko aukera izango da, baita Andersen Saria eskuratu dutenena ere. Apirilaren 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko mezuaren irakurketa publikoa eta "Ipuinetako animalia bat adopta ezazu" lehiaketa egingo dira. Martxoaren 28tik apirilaren 30era, "Premios Andersen Sariak" interes-gunea jarriko da eta liburuen gida eskainiko da.
- Nafarroako Liburutegia (Iruñea): apirilaren 6an Hans Christian Andersenen liburu baten irakurketa ozena egingo da. Egun horretan Luciana Sardroniren mezua irakurriko da.