Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-06-26

Hasi dira MarraziOak

MarraziOak ilustratzaileen tailerraren edizio berria hasi da. Igeldoko Undermount elkarteak hamar euskal ilustratzaile hartu ditu gaur goizean eta haien gidari Juan Kruz Igerabide eta Maite Gurrutxaga. Aste osoa egingo dute, goiz eta arratsaldez, ipuin klasikoen zirrikituetan barrena.

Gaur aurkezpenak egin ostean, Igerabidek hitza hartu du ipuin klasikoen ezagutzaren garrantziaz aritzeko, baita suspertzeko haien gaineko ezagutza bera ere. Hala, euskal tradizioaren klasikoak —Marixor—, Txanogorritxo edota Grimm anaien klasikoak hartu ditu hizpide. Haurrek klasikoen bidez zenbait sinbolo barneratzen dituztela esan du, natura oinarri dutela klasikoek, milaka urtetan landutakoak direla gainera. 

Tailerrean hitzaren ikuspuntua landuko dute eta landuko dute, baita ere, ilustrazioaren begirada; izan ere, parte hartzaileak ilustratzaileak dira eta ariketa ezberdinak egin beharko dituzte. Finean, helburua ipuin klasikoen ezagutza eta ilustrazioaren esparruan duten aukerak lantzea da.