Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-09-16

Hamaika ekintza Nafarroako Komiki Aretoan

Nafarroako Komiki Aretoak hamabosgarren urtemuga ospatzen ari da, eta ekintza ugari antolatu dituzte. TIZAk komikiaren sustapenerako elkartearen ekimenez, hilaren 29ra arte komikiari lotutako publiko osoari zuzendutako hamaika ekintza daude Iruñean: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntzak, topaketak artistekin, liburu-sinatzeak, erakusleihoak, auto-edizio eta bigarren eskuko azokak… Horiek guztiak 12 erakusketekin osatu duten programazioaren harira. Horrez gain, doako bi argitalpen ere prestatu dituzte, 30 lagunetik gorako lanekin. Esteka honetan duzue egitaraurako sarbidea.  

Irudia: Bea Lemaren kartela