Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-09-26

Hamabi lagun hautatu dituzte Marraz(i)Oak VIII Topaketetarako

Marraz(i)Oak VIII topaketetan hamabi ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren. Hauek izan dira hautatuak: Begoña Durruti, Belen Lucas, Garazi Berrizbeitia, Ainara Altuna, Yera Sánchez, Concetta Probanza, Nagore Txintxurreta, Ibone López, Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu, Nekane Fernández eta Idoia Beratarbide.

 

“…eta errauskine bere errautsetatik berpiztu zen” lelopean egingo dira aurtengo Ilustratzaileen Topaketak, irailaren 26tik 30era, bost egunez, Donostiako Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

 

 

Marraz(i)Oak-en ekitaldi berri honetan, historian zehar arteak egin duen emakumearen errepresentazioa hartuko dugu irteera puntutzat, XX. mendeko ikonografiari arreta berezia ipiniz eta ikasleekin elkarlanean berrinterpretazio bat proposatuz.