Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-05-28

"Guk irakurtzen dugu, eta zuk?" selfie lehiaketako irabazleak

Galtzagorri Elkarteak eta OEPLI osatzen duten beste elkarteek hautatu dituzte aurtengo Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako "Guk irakurtzen dugu, eta zuk?" selfie lehiaketako irabazleak. Lehen Irakurleak  kategorian Tolosako Laskorain ikastolako Oier Urkiola Azurmendirentzat da saria. Irakurle Aurreratuak kategorian Leitzako Erleta ikastetxeko Maddi I, Maddi B. eta Ixiarrentzat. Super Irakurleak kategorian ere Erleta ikastetxera joan da saria, Ainhize Txoperena Zabaletaren selfiak irabazi du.

Lehiaketa OEPLI osatzen duten Consejo General del Libro, Galix, ClijCat eta Galtzagorri elkarteek antolatu dute Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarekin batera. Guztira, 300 lagunek hartu dute parte lehiaketaren hiru kategorietan: Lehen Irakurleak (LHko 1., 2. eta 3. maila), Irakurle Aurreratuak (LHko 4., 5. eta 6. maila) eta Super Irakurleak (DBHko 1. eta 2. maila).

Talde irabazle bakoitzak liburu lote bat eta diploma bat jasoko ditu sari gisa.

Mila esker, lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eta jarraitu selfie bidez literatura eta irakurzaletasuna sustatzen!

IRABAZLEEN SELFIAK:

Lehen Irakurleak: Oier Urkiola Azurmendi. Laskorain ikastola, Tolosa.

Irakurle Aurreratuak: Maddi I., Maddi B. eta Ixiar. Erleta ikastetxea, Leitza.

Super Irakurleak: Ainhize Txoperena eta bere kideak. Erleta ikastetxea, Leitza.