Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-03-21

"Guk irakurtzen dugu, eta zuk?" lehiaketa antolatu dugu

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu guztian, Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. Aurten, IBBYren Arabiar Emirrerri Batuetako Sekzioak prestatu duen MARWA OBAID idazlearen mezua eta NASIM ABAEIAN ilustratzailearen kartela. Bestalde, egun horretan hainbat ekimen antolatu ohi dituzte liburutegiek, ikastetxeek eta zenbait liburu-dendak. Baita Galtzagorri Elkarteak ere, OEPLIren bidez. Iaz postal lehiaketa antolatu genuen eta aurten "Guk irakurtzen dugu, eta zuk?" selfi lehiaketa egingo dugu.

Hainbat jarduera antolatuko dira

OEPLIk (Haur Liburuarentzako Espainiako Erakundeak), bere lau atalekin batera –Galtzagorri Elkartea, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, Consell Catalá del Llibre per a Infants i Joves (ClijCAT) eta Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil (Galix)–, urtero legez, ahalik eta herri gehienetan ospatu nahi du egun hori eta horretarako liburutegi, ikastetxe eta liburu dendetara zuzentzen gara honako gonbidapena luzatuz:

- Zuen herriko haurren artean zabaltzea IBBYren Arabiar Emirrerri Batuetako Sekzioak prestatu duen MARWA OBAID idazlearen mezua eta NASIM ABAEIAN ilustratzailearen kartela. Afitxa hori OEPLIren web gunean topatuko duzue Espainiako Estatuko lau hizkuntza ofizialetan, horien artean euskarazko bertsioa Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtlek itzulia. Kartela otsailaren 10etik aurrera deskargatu dezakezue beraz, helbide honetatik: www.oepli.org

- Haur Liburuaren Eguna ospatzeko liburutegi/ikastetxe/liburu dendak egoki ikusten duzuen irakurketa sustatzeko ekintza antolatzea: ipuin kontaketa saioa, lehiaketa, autoreekin topaketa saioa, bookcrossing-a…

- “Guk irakurtzen dugu, eta zuk?” izeneko Lehiaketan parte hartzea. Lehiaketa honen oinarriak gutun honi atxikita aurkituko dituzue.

IBBYren (International Board on Books for Young People) erakundearen euskal adarra den heinean eta Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna sustatzeko asmoz, Galtzagorrik kartel eta mezu hauen zabalpena egiteko eskatu nahi dizue bere kolaboratzaile zaretenoi, ahalik eta haur gehienengana irits daitezen.

Aurten gainera, izen-emate elektroniko bidezko atxikipen sistema berri bat abiaraziko dugu OEPLIren web gunearen bitartez (www.oepli.org). Izen-emate elektroniko hori egiteko, honako pausoei jarraitu behar diezue:

1- OEPLIren web guneko HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN orrialdean atxikipen orrialdera daraman lotura bat agertuko da (http://oepli.org/pag/dia_inter/dia_registro.php). Orrialde honetan dagoen formularioa bete behar da. Bete ondoren, atxikipena baieztatuko duen mezu elektronikoa jasoko duzue eta, 24 orduren buruan -OEPLIk denbora hori behar baitu datu guztiak egiaztatzeko- zuen erakundearen izena agertuko da Autonomi Erkidegoka antolatua dagoen atxikipen zerrendan. Atxikipen formulario hau martxan da dagoeneko. Eta martxoaren 27a izango da atxikipena burutzeko azken eguna.

2- Apirilaren 2tik aurrera eta hilabete osoan zehar, atxiki diren erakundeen eskura bigarren formulario bat egongo da. Bigarren formulario honetan erakunde horrek antolatu duen ekimenari buruzko informazioa idazteko aukera izango duzue, baita ospakizunaren argazkia zintzilikatzeko ere.

Gure asmoa da HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNAren ospakizunera atxiki diren erakundeek antolatutako ekimenen berri konpartitu eta horiei guztiei web gunearen bidez oihartzuna ematea.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, OEPLIk (Haur Liburuarentzako Espainiako Erakundeak), Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, “Guk irakurtzen dugu, eta zuk?” izeneko lehiaketa antolatu du.

PARTE HARTZEKO:

1. Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa ikasten ari diren irakurle guztiek parte har dezakete, beraien liburutegi edo hezkuntza zentroaren bidez.

2. Lehiaketan parte hartuko duten haurrek beren familiako kideak edota lagunak bildu behar dituzte.

3. Parte hartuko duen haur bakoitzak liburu bat hautatu behar du eta sakelako telefonoarekin edo argazki kamerarekin selfi bat egin familia osoarekin edota lagun taldearekin. Behar-beharrezkoa da argazkian liburua agertzea.

4. Selfiarekin batera, parte-hartzaileak testu labur bat idatzi behar du, non azalduko duen zergatik hautatu duen liburu hori. Parte-hartzailearen izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, jaiotze-data eta liburutegiaren edo ikastetxearen izena, tutorearen edo bibliotekariaren izena, helbidea, herria, telefonoa eta helbide elektronikoa ere agertu behar dira.

5. Ikastetxe edo liburutegiek hautaketa lan bat egin beharko dute: ikasturte bakoitzari dagozkion hiru lan hautatu beharko dituzte eta zuzenean ekarri edo posta arruntez edo posta elektronikoz igorri apirilaren 2a baino lehen, Galtzagorri Elkartera: Galtzagorri elkartea. Zemoria, 25. Behea. 20.013 Donostia. galtzagorri@galtzagorri.eus

6. Ondoren zehazten ditugun kategorietako bakoitzerako sari bat emango da:

· Lehenengo irakurleak (LH1, LH2, LH3) .Irakurle aurreratuak (LH4, LH5, LH6)
· Superirakurleak (DBH1 eta DBH2) Kategoria bakoitzeko irabazleek diploma bat eta liburu lote bana jasoko dute. Eta irabazleen lana aurkeztu duen ikastetxe edo liburutegietako bakoitzak ere liburu lote bana jasoko du sari gisa.

7. Epaimahaia OEPLIko atal bakoitzeko ordezkariek osatuko dute.

8. Irabazleen izenak ekainean emango dira jakitera eta sari-banaketa OEPLIren atal bakoitzaren egoitzan burutuko da.

9. Behin irabazleak jakitera eman ondoren, jatorrizko lanak ez zaizkie egileei itzuliko. OEPLIk irabazleak suertatzen diren selfiak erabili ahal izango ditu euskarri ezberdinetan HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNARI lotutako jardueretan, eta horrek ez die parte-hartzaileei ordainketa eskubiderik emango. Bestalde, Erakundearen web orrialdean edo Facebookean erreproduzitzeko edo zabaltzeko ezinbestekoa izango da guraso/tutoreen baimena bidaltzea.

10. Lanak aurkezteak berak oinarri hauen onarpena eta hauekiko adostasuna dakar.