Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-01-29

Gordexola Harana Ipuin Lehiaketa

Gordexolako Lucio Beraza Kultur Etxeak Gordexola Harana XXVI. Ipuin Lehiaketa antolatu du.

Hainbat kategoria daude parte hartzeko:

Tokiko Haur Kategoria (Gordexola): 6 eta 9 urte bitartekoak

Tokiko A Kategoria (Gordexola): 10 eta 12 urte bitartekoak

A Kategoria (Enkarterri): 10 eta 12 urte bitartekoak

Tokiko B Kategoria (Gordexola): 13 eta 15 urte bitartekoak

B Kategoria, Enkarterri: 13 eta 15 urte bitartekoak

C Kategoria, Euskal Herria: 16 eta 20 urte bitartekoak

D Kategoria, Euskal Herria: 21 eta 30 urte bitartekoak

E Kategoria, Euskal Herria: 30 urtetik gorakoak

 

Gaia librea izango da eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Sariak:

HAUR KATEGORIA: Lehengo sailkatuari 45 €ko saria eskolarako materialetan.

A eta A’ KATEGORIAK Lehengo sailkatuari 60 €ko saria.

B eta B’ KATEGORIAK Lehengo sailkatuari 90 €ko saria.

C KATEGORIA 1. saria 300 €. 2. saria 250 €. 3. saria 200 €.

D KATEGORIA 1. saria 600 € . 2. saria 400 €. 3. saria 300 €.

E KATEGORIA 1. saria 600 €. 2. saria 400 €. 3. saria 300 €.

Egileek sari bat baino gehiago ezin izango dute lortu. Saritutako ipuinak liburu elektroniko batean argitaratuko dira www.gordexola.net web gunean.