Denboraldiko azken aurreko Gonagorria bikote sortzaileei buruz egin nahi genuen eta Maite Mutuberria eta Iñigo Astiz elkartu genituen Iruñean. Joemak eta polasak (Elkar, 2019) lana elkarrekin egin zuten eta haren lan-prozesuak mintzatzeko eskatu genien. Mutuberriak joemetarako egindako lehenengo zirriborroak ekarri zituen eta Astizek bere memorian geratutako pasadizoak. Prozesuaz gain, bi sortzaileren artean sor daitekeen edo egon daitekeen harreman onaz harago, profesionalak izanik liburu edo sormen lanaren alde elkarrekin arraun egiteaz hitz egin digute, eta sortzeaz beraz.
Patxi Zubizarretaren kontaketa ohikoak baino luzeagoa da, Wang Fô-ren ipuina kontatu du, tradizio txinatarrak jasotzen duen ipuina da, Marguerite Yourcenarrek moldatu zuena eta Zubizarretak Gonagorrirako berariaz birmoldatu duena. Ez da kasualitatea piezaren gaia bikote sortzaileak izanda ipuin hori ekarri izana. Lore Agirrezabalek ere ez ditu gomendioak ohi bezala egin, atzerabegirako bat egin du eta euskal bikote sortzaile nabarmenenak aletu ditu, baita elkarrekin egin dituzten lanak ere.
ADI! Inkesta bat integratu dugu podcastean. Gonagorriri buruz dituzuen iritziak jakin nahi ditugu, eta bildu. Hobetzen lagunduko digute.