Hemeroteka

2020-10-19

Gogotsu hasi dira MarraziOak

Zotzak biltzen. Ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz da gaur hasi den 12. MarraziOak tailerraren titulua. Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazleak ahozko tradizioko piezak ilustratzeko bideak urratuko dituzte ostirala bitartean tailerrean hasi diren hamar ilustratzaileekin batera. Giro onean eta gogotsu hasi da tailerra. Irakasleek beren buruak aurkeztu dituzte eta, ondoren, ilustratzaileek. Igerabide ahozko tradizioaren inguruan aritu da eta adibideak eman ditu, hala nola zenbaki-jolasak edo igarkizunak. Gozatua hartuko zuten parte-hartzaileek Igerabideri bertatik bertara entzuten. Jarraian, Maite Gurrutxagak hitza hartu eta lan-dinamika azaldu die ilustratzaileei; hain zuzen, bakoitzak ahozko tradizioaren pieza bat aukeratu eta ilustratzeko hainbat aukera proposatu dizkie, are gehiago marrazkiekin eta margoekin jolasteaz gain, paperarekin eta formekin jolasteko proposamena ere egin die. 

Tailerra Igeldoko Undermount elkartean egiten ari dira, Donostian, goizez eta arratsaldez ostirala bitartean. Gidariek eta ilustratzaileek, den-denek, egunoi zuku guztia aterako dietela badakigu. 

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker antolatutako euskal ilustratzaileei zuzendutako tailerra da; trebatu, elkar ezagutu eta ilustrazioan aritu daitezen puntako gidariak lagun dituztela.