Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-11-24

Getxoko Komiki Azoka egingo da asteburuan

Datorren asteburuan, azaroaren 21etik 23ra egingo da XIII. Getxoko Komiki Azoka. Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan bilduko dira komikigile eta zaleak. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine eta abar bilduko ditu. Baita komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua ere.

Komiki Azokaren jardueren artean, hiru erakusketa izango dira ikusgai datozen egunetan Getxon: Areetako Glass kafetegian JALI-ren "JALIGRAFÍA"; Erromoko Jai Alai kafetegian, Jon Juarezen "FANGO", eta Bizkaia zubian, Alvaro Ortegaren "ALVAROSCOPIO".

Hainbat jarduera izango dira egun horietan azokarwn barruan. Besteak beste, Mai Egurzarekin solasaldia. Egurzak bere ibilbidea eta prozesuak azalduko ditu, eginak dituen lan garrantzitsu batzuen bidez. Azaroaren 23an izango da, eguerdiko 12:15etan, Getxoko Komiki Azokako ekitaldi aretoan.