Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-11-25

Genero ikuspegia eta literaturari buruzko jardunaldiak

Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoaren baitan "Genero ikuspegia Haur eta Gazte Literaturan" izeneko jardunaldiak egingo dira aurten, bereziki, egitasmo horretan parte hartzen duten irakasleei zuzenduta.

Gipuzkoan Liburuen Altxorra egitasmoaren parte izango da eta Imanol Mercerok emango du saioa azaroaren 25ean, 17:00etan Lasarte-Oriako Berritzegunean. Saio horretan izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da.

Bizkaian, Liburu Ibiltarien baitan egingo denez, Oihana Etxegibelek emango ditu saioak: Usansolon azaroaren 17an, eta Markina-Xemeinen azaroaren 24an. biak 17:15ean izango dira.

Usansoloko saioan izena emateko azken eguna azaroaren 12a da. Markina-Xemeingo saioan izena emateko epea, berriz, azaroaren 19an amaituko da.

Gaitegia

Hemen dituzue saio horietan landuko diren gai nagusiak:

1.- Haur literaturaren historiaren aroak

2.- Kritika sozialaren literatura

3.- Genero aldarrikapenak

4.- Bibliografia

Parte hartzeko, idatzi edo deitu egun horiek baino lehen hona (izena ematerakoan zein saiora joango zareten zehaztu, mesedez): administrazioa@galtzagorri.eus / 943 471487