Gazteek gazteentzat sortutako euskarazko ekitaldi kultural berriak sortzeko Gazte Sortzaileak beka deialdia egin dute Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.
Helburua ahozko ekitaldi kulturalak sortzea da, gazteek gazteei zuzendua eta euskaraz.
16 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte bi kategoriatan banatuta: 16-24 urte eta 25-35 urte.
Bakarka nahiz taldean aurkez daiteke proiektua: antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa...
Nola?
- Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan
- Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan
- Bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke
- Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz
- Formatu txikikoak hobetsiko dira
Proposamenak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 1ean amaituko da. Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukeraizango dute hautatuek.