Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-09-06

Galtzagorriko liburutegi ibiltariak bideari ekiteko prest

Galtzagorri Elkarteak Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola txikietara liburutegi ibitlariak eramaten ditu. 125 bat liburuz hornitutako kutxak –haur eta gazte literaturako klasikoak eta argitalpen berrienak– jasotzen dituzte proiektuotan parte hartzen duten eskolek, doan jaso ere lurralde bakoitzeko aldundiek diruz lagundutako proiektuak baitira. Dagoeneko hastear den ikasturtean kutxak jaso nahi dituzten eskolek izena emateko tartea ireki dugu eta zabalik egongo da hilaren 24ra arte. Kutxak, gainera, ez dira bakarrik iristen. Dinamizatzaile batek lagunduta iristen dira eskoletara eta adin tarte bakoitzari zuzendutako liburuak, kutxetan gordetzen direnak, aurkezten dizkiete ikasleei eta irakasleei. Aurkezpenak jolas eta kontaketa bidez egiten dituzte adinaren arabera. Irakasleei zuzendutako erabilpen gida bat ere jasoko dute eskoletan. Proiektu hauen gainean gehiago jakin nahi baduzu: Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak.

Izena emateko, Gipuzkoako eskolek esteka honetan dagoen inprimakia bete behar dute; Bizkaikoek, aldiz, esteka honetan dagoena. 

Bi proiektuoi estu lotuta daude eskolei eskaintzen diegun aholkularitza zerbitzuak, irakasleei zuzenduta daudenak. Inoiz eskola txiki izandakoak eta denborarekin handituz joan diren eskoletan gauzatzen dugun zerbiotzua da, hala Gipuzkoan nola Bizkaian. Dinamizatzailearen bisita jasoko dute eskoletan, eta hark liburuak aurkeztu eta haiekin egin daitezkeen ekintzak proposatuko dizkiete, hau da, bitartekari gisa trebatuko ditu irakasleak. Izena emateko epea berbera da: irailaren 24a. Gipuzkoan aholkularitza zerbitzua jaso nahiez gero esteka honetako inprimakia bete eta Bizkaian bada, hemen.