Hemeroteka


Elkarbanatu
2010-09-15

Galtzagorri oporretan, baina liburuek ez dute oporrik hartzen

Oporretan irakurri dezakeguna proposatuz, aurten ere, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako, Legazpiko eta Oñatiko liburutegiek Biblioporrak 2010  gida plazaratu dute. Adinka banatu dituzte gomendatutako liburuak, haur eta helduentzakoak bildu dituzte bertan, baita film eta diskoak ere. Gaztelaniazko eta euskarazko lanak aurkituko dituzue bertan.  

 

Espainiako Estatu osoko hainbat liburudenda biltzen dituen Kiriko klubak ere gida bat du prest bere web orrialdean. Gaztelaniazko liburuak biltzen ditu soilik, adinka banatuak hauek ere.

 

Dakizuenez, Galtzagorrik kolaboratu egiten du urtero Nafarroako CIVICAN erakundeak plazaratzen duen liburuen gidan. Bertan, euskarazko haur eta gazte literaturako liburuen gomendioak eskaintzen ditu. Dena den, CIVICAN erakundeak hamaika liburu gida ditu plazaratuak. Eta denak ikusgai daude honako helbide honetan:

http://www.bibliotecaspublicas.es/generico/previsualizar.jsp?HEAarchivo=guias&IDSW=294&idsec=31&pw=0

 

Berriz ere, esan behar dugu, hauetako askotan ez dagoela tamalez euskarazko libururik gomendatuta. Baina denak ere oso interesgarriak dira. Azkena, haur literaturan zinema eta telebista gai nagusi duten liburuen gida plazaratu dute, joan den maiatzean. Eta honetan, bi euskarazko liburu behintzat gomendatzen dituzte. Gida hau aipatutako helbidean aurkituko duzue. Baita adopzioaren inguruko liburuak biltzen dituena, edota minusbaliotasunen inguruan mintzo diren liburuen gida...

 

 

Gureak

Guzti hauek eta beste gida asko aurki daitezke gure inguruko liburutegi eta liburu dendetan. Baina dakizuenez, Galtzagorrik ere baditu bere "gida" txikiak eginak. Guztiak, atari honetan bertan topa ditzakezue. Besteak beste, Libuen Altxorreko orrialdean aurkituko duzue liburutegi bat osatzeko liburuen zerrenda zabal bat. Eta Bularretik Mintzora atalean, hainbat liburu gomendatzen dizkizuegu adin ezberdinetako haur txikiei kontatu eta irakurtzeko. Gehiago? E.H.G. Literatura atalean sartuta, Ezinbestekoak izeneko gida, edota Behinola aldizkarian plazaratzen diren liburu erreseinak hor dituzue, pista gisa.

 

Uda on eta irakurketa on!