Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-01-11

Galdakaoko Booktube Lehiaketako sariak banatu ditugu

Galtzagorri Elkarteak eta Galdakaoko Udaleko Euskara Arloak elkarlanean antolatu duten Booktube Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu genuen abenduaren 18an, Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azokan.

Sorpresaz beteriko ekitaldia izan zen: sarreran Eguzkibegi Ikastolako DBH4ko ikasleek dantza-saio batekin egin ziguten ongi-etorria. Eta ondoren, ekitaldian bertan jakinarazi genuen lehen aldiz irabazleak nor ziren.

Ekitaldia Idoia Noble aurkezle, interprete eta itzultzaileak aurkeztu zuen eta guztira 5 sari banatu ziren:

Sari nagusia:

- DBH1-2 mailetako booktuberik onenaren saria ( e-reader bana) Bengoetxe Ikastetxeko Youssef Azerzagh eta Eneko Espesok jaso zuten.

- DBH3-4 mailetako booktuberik onenaren saria (e-reader bat) Eguzkibegi Ikastolako David Corralentzat izan da.

Zentro bakoitzeko onenarentzat: 
(30 euroko bonoa azokan gastatzeko eta selfie-makila)

- Bengoetxe Ikastetxeko booktuberik onenaren saria, Ane Sanchez eta Ane Abrilentzat.

- Eguzkibegi Ikastolako booktuberik onenaren saria, Ane Gurtubai ikaslearentzat.

- Topaguneetako booktuberik onenaren saria, Ibon Benitorentzat.

 

Guztira 46 booktube jaso ditugu eta lehen saiakera polita eta oso interesgarria izan da. Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko modu berri bat ezagutu dugu, beste behin ere, gazteak eurak irakurle ez ezik, sustatzaile bihurtuz. 

Booktube guztiak Booktube kanalean daude ikusgai.

Hemen duzue ekitaldiaren sarreran Eguzkibegi Ikastolako DBH4ko ikasleek egin ziguten harrera: