Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-12-24

Gabonetako liburu-azoka berezia Galtzagorriko bazkideentzat

Galtzagorri Elkarteak bazkideentzako Gabonetako liburu-azoka berezia egingo du abenduaren 22an eta 23an, elkartearen Donostiako egoitzan: Zemoria 25, behea. Bi egun horietan 10:00etatik 13:00etara bertaratzen diren elkarteko bazkideek, liburuak doan eskuratzeko aukera izango dute. Modu horretan elkarteak ia urtero izaten duen Haur eta Gazte Literaturako liburu-pilaketari irtenbidea emango zaio.

Liburuen artean denetarik izango da. Besteak beste, azken urteetan argitaratu eta Irakurketa Mintegian irakurri diren hainbat liburu eta Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoetan erabili izan diren beste hainbat.

Gabonetako liburu-azoka berezi hau, Zemoria kaleko bulegoan egingo da bi egun horietan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Galtzagorri Elkarteko bazkide diren irakur-zaleek muxutruk hartu ahal izango dituzte liburuak. Bakoitzak gehienez 5 liburu hartzeko aukera izango du.

Ez galdu aukera eder hau eta zatoz elkartera! Zain izango gara.