Nafarroako Liburutegiak antolatuta "Formatu eta lengoaia berriak haur liburuetan" izeneko jardunaldiak ari dira egiten egun hauetan.
Maiatzaren 25ean izan zen lehenengo saioa Ana Garralon (Madrid, 1965) Haur eta Gazte Literatura adituarekin. Haurrentzako informazio-liburuen azken belaunaldiei buruzko hitzaldia eman zuen.
Ekainaren 1ean, Raquel López Royo aditua ariko da irakurzaletasunean familiek duten garrantziaz. Lopez Royok 17 urtez egin du lan Fernan Sanchez Ruiperez Fundazioan eta, besteak beste, Bloc aldizkariaren sorreran hartu zuen parte.
Azken saioa ekainaren 8an izango da Samuel Alonso eta Asun Agiriano Haur eta Gazte Literatura adituekin; euskarazko eta gaztelaniazko Haur eta Gazte Literaturako azken joerak izango dituzte hizpide.
Saio guztiak 9:30etik 13:00ak arte izango dira Nafarroako Liburutegian, Iruñean.