Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-02-23

Flic, haur eta gazte literatura eta arte jaialdia Bartzelonan

Flic, profesionalentzako haur eta gazte literatura eta arteen jaildia ari dira ospatzen egunotan Bartzelonan. Otsailaren 18tik 20ra hianbat jarduera geingo dira profesionalei, ikasleei eta familiei zuzenduta. Besteak beste, profesionalentzako hitzaldiak, editoreekin topaketak, edizio azoka, workshopak, gosariak... antolatu dituzte. Baita ilustrazioa ikasten ari diren ikasleei zuzendutako network bat ere. Bertan Espainiako 8 ilustrazio eskoletako 229 ikaslek hartuko dute parte.

Horrez gain, Flic 2016 Saria ere banatuko dute. Aurten Les Trois Ourses elkarteak (Paris, 1988) jasoko du, artista liburuaren bidez haurren artean hezkuntza artistikoa sustatzen egin duten lanagatik. 

Flic esperientzien eta literatur-sorkuntzaren jaialdia da eta bere helburua familiei literaturaz eta arteaz gozatzeko gonbitea egitea da, kultur formatuetan berrikuntzaren eta esperimentazioaren aldeko apustua eginez. Ekimen interesgarria haur eta gazte literatur zale guztientzat.