Hemeroteka


Elkarbanatu
2010-06-30

FGSRen Haur eta Gazte Literaturako Liburu Hautatuen Gida aurten Interneten

Fundación Germán Sánchez Ruipérezek aurten plazaratu duen 2008-2009ko Haur eta Gazte Literaturako Liburu Hautatuen Gidan 3 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteei bideratutako liburuak aurkituko dituzue. Eta ez hori bakarrik, Estatuko lau hizkuntza ofizialetan argitaratutakoak dituzue gainera, adinka sailkatuak.

Hautaketa lan hau Haur eta Gazte Literaturako Hautaketa Sareak egiten du. Lan talde honetan erakundeek, elkarteak eta aldizkariek parte hartzen dute. Honen helburua Estatuko hizkuntza ezberdinetan haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean hautaketa egin eta gomendatzea da. Haur eta gazteentzako Euskarazko liburuen hautaketa Galtzagorri Elkartearen izenean, Asun Agirianok burutu izan du gaur arte, Mondragon Unibertsitateko Haur Liburu Mintegiarekin batera.
 

Sare honek urtero egiten duen lanak haur eta gazteen liburuak aukeratzeko garaian irizpideak bateratzea errazten du. Aldi berean, Estatuko profesional talde ezberdinen arteko kolaborazioa eta elkartrukea bideratzen du. Eta bide batez, haur eta gazteen irakurketa sustatzen lan egiten duten irakasle, bibliotekari eta beste bitartekariei euren lanean laguntzeko tresna eskaintzen die.

 

Aurten, digitalean

Orain artean, Haur eta Gazte Liburuen Hautaketa Batzordeak eginiko lanaren fruitu gisa urtero liburu gida bat argitaratzen zuen Fundación Germán Sánchez Ruipérezek. Galtzagorrik bere bazkideek helarazi die azken urteetan, honen ale bana. Aurten ordea, digitalean ipiniko dute, eta badirudi, aurrerantzean ere horrela kontsultatu ahal izango dela.

2008-2009. urtean gida honetarako aukeratuak izan diren liburuak eta hauen aipamenak irakurri nahi izanez gero, http://www.reddeseleccion.com helbidera jo behar duzue. Bertan, bi bide daude aurtengoa eta aurreko liburu gidak kontsultatzeko:

-batetik, liburu digitalak kontsultatu ahal dira, Flash programaren bitartez. Ia ia  liburu irakurtzen egongo bazinate bezala ikusi ahal izango duzue. Aurtengo edizioa eta aurreko urteetakoak ere ikus daitezke bertan.

-bestetik, datu base bat burutu dute orain arteko lan guztien emaitza gisa. Bi eratan egin daitezke bilaketak: izenburu eta/edo autorea ipiniz; edo hizkuntza eta/edo adina eta/edo urtea jarriz. Bilaketa hauen emaitza gisa bilatutako liburuen zerrenda ordenatua da, non izenburu bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak ageri diren. Izenburu bakoitzaren informazioa izateko, bakoitzaren gainean klikatu behar da.