Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-11-22

Fernando Reyk eta Patxi Zubizarretak irabazi dute Gasteizko Itzulpen Saria

Fernando Reyk eta Patxi Zubizarretak irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz Itzulpen sariak. Gasteizko Udalak antolatutako sariaren 20. edizioa da eta sariak abenduaren 1ean jasoko dituzte. Fernando Reyk jaso du haur literaturaren kategorian Eloy Morenoren Cuentos para entender el mundo 2 lanaren itzulpenagatik. Patxi Zubizarretak, bere aldetik, gazte literaturaren kategorian izan da saritua, Marcos S. Calveiroren El cartero de Bagdad lanaren itzulpenagatik. Bi itzultzaileek 9.000 euroko saria jasoko dute, eta diploma bat. Sari hau haur eta gazte literaturaren itzulpengintzari lotutako euskal sari bakarra da.

Zorionak biei!

Argazkia: www.alea.eus