Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-10-18

Euskal sortzaileak eta literatura-profesionalak Frankfurten

Frankfurteko Liburu Azoka hasi da eta Espainia da aurtengo gonbidatua. Azokaren bueltan Kultura Ministerioak osatu dituen programa literarioan eta profesionalean euskal sortzaileentzat tokia badago, azpian zerrendatu dizkizuegu. Sortzaileez gain, argitaldariak eta euskal literatur sistemako profesionalak Frakfurten izango dira.

Ministerioak, OEPLI erakundearen bitartez haur eta gazte literaturaren programa sortzeko aholkularitza eskatu zuen eta horretan aritu da Manu López Gaseni Galtzagorrik eskatuta; Etxepare Institutuaren babesari esker López Gaseni Frankfurten izango da. Elkarlan horren guztiaren emaitza da, halaber, euskal haur eta gazte literaturako zenbait sortzailek beren lana erakutsiko dutela azokan.

Urriaren 19an Leire Bilbao eta Maite Mutuberria, aurtengo Haur eta Gazte Literaturako eta Ilustrazio Euskadi Sarietako irabazleak, Xomorropoemei buruz arituko dira Zentral Bibliothek-en, (Xomorropoemak. Pamiela, 2016) eta urriaren 22an Patxi Zubizarreta eta Jokin Mitxelena Contar y dibujar saioa eskainiko dute. Horiez gain, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe eta Katixa Agirre idazleek parte hartuko dute azokako programazioan elkarrizketatan zein mahai-inguruetan. Programa kulturalean Esther Ferrerren obraren erakusketa eta Ttukunak taldearen kontzertua izango dira.