Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-11-26

Euskal Liburuaren Gaua 2009

Iaz eman genion ekitaldi honi hasiera, Euskal liburuari eskainitako festa moduko bat antolatzen. Honetarako, sektore honetan gabiltzan 5 elkarte, Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Itzultzaile, interprete eta zuzentzaile elkartea (EIZIE), Euskal irudigileen elkartea (EIEP) eta GALTZAGORRI haur eta gazte literatura elkartea elkarlanean aritu gara festa hau antolatzeko.

Helburua euskal liburuaren ospea nolabait handitzea litzateke.

 

Ezaugarri nagusiak eta atalak:

Aurkezpenak Idoia Noble eta Harkaitz Cano.- Amets Arzallusen bertso emanldi txiki bat, biolinaz lagunduta.- Antolatzaileen mezua, 5 elkarteko ordezkari baten eskutik.- Joan Mari Irigoienen hitzaldia.- Sari banaketa.- Ekitaldiari amaiera emateko, bertso saioa.- Koktail-a.

 

2009ko sariduna

Joan Mari Torrealdaik jasoko du 2009ko dabilen elea saria, euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.